Ur arreak, ur garbiak

2

Izenburua: Ur arreak, ur garbiak
Idazlea: Joan Mari Irigoien
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2011

Urpean datza orain Urgain: aurrerabidearen eta diru -gosearen lege makurrak urtegi bihurtu zuen lehen herri bizi izandakoa. Baina, lehorte garaian etxeak eta plazak, harriak eta kaleak urpetik eguzkitara agertzen diren bezala, hala datoz istorioak oroimenera eta pasadizoak mihira, bertan bizi izandakoak elkartzen direnean.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
2 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Las Karreras

Joan Mari Irigoienek aipatu zuen behin ipurdiarekin idazten dela, argi uzteko lan bereziki zaila egiten duela liburu bat kaleratzeko, egunero hainbat ordu sartu ondoren aulkiari lotuta. Beti bezala, lan interesgarri honetan ere nabari da idazle honek ofizioa duela.
Kasu honetan desagertu den alegiazko herria da protagonista. Iotiz izan zitekeen herri ezabatu hori, baina Urgain da Joan Mari asmatutako fikzioan desagertu zena.
Familia osoak aurkezten dizkigu. Beti azpimarratu du herritar arruntek duten adimen naturala nahiz eta ikasketarik ez izan. Heriotzak bere lekua dauka ezinbestean bere lanetan.
Garai hartako giro politikoa islatzen da, gerra zibilean, oso ondo deskribatzen du bakoitzak ze aukera zituen. Eliza eta haren jarduera ere oso ondo aztertzen ditu.
Idazle oso gazte beteranoa, kritikoa eta sortzaile ona, adarra jotzeko prest dagoena irria sortu arte. Ideia aurrerakoiak proposatzen ditu ironia fin batekin, beti bere estilo bereziarekin Absurdora eramaten gaitu, eta bizitzaren aurrean duen ikuspuntua azpimarratzen du.

Bilbo 54.3

Azken urteotan bezala, aurten ere liburu bat ekarri digu Joan Mari Irigoienek eta gatzgabea iruditu zait. Izan ere, liburu honek ez du soberan dagoen orririk, aurreko trilogian sarritan gertatzen zen bezala, baina zer edo zer faltan du irakurlea harrapatzeko. Idazkera argia eta bizia da, eta oso erraz irakurtzen da liburua, baina, hala ere, pertsonaien bizitzek ez naute hunkitu, eta gogo handirik gabe irakurri dut liburu osoa. Beharbada, arazoa pila bat pertsonaia agertzean datza, batzutan ez nekielako nor zen nor. Dena den, zorte hobea opa diet liburu honen irakurleei, ea gatza aurkitzen dioten liburu honi.