Izenburua: Urruneko motorrak mila zaldi
Idazlea: Joan Mari Irigoien
Ilustratzailea: Antton Olariaga
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012
Poema liburu parea egin du Joan Mari Irigoienek. Esku artean duzun honexek jostailu bat izan nahi luke, ondo pasatzeko balioko duena: aho-korapiloak, txisteak, hitz-jokoak eta bestelako dibertimenduak ugari dira bertan, baita Antton Olariagaren marrazkiak ere, irriari kolorea eransten diotenak; baina, horrez gain, liburuak badu, jolas hutsetik harago, bestelako asmorik ere: irakurle gazteari pentsaraztea eta zenbait baliotan heztea.