Derbia

1

Izenburua: Derbia
Idazlea: Joan Mari Irigoien
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019

Umorezko eleberri bat idatzi du Joan Mari Irigoienek, futbolaren munduan girotua. Protagonistak, baina, ez dira futbolari eta entrenatzaileak, baizik eta futbolzaleak: Realaren aldeko bikote bat eta Athleticen aldeko beste bat, hiri eta plaza berean bizi direnak baina elkarri bizkar emanda eta muzin eginda, zein baino zein itsuago eta sutsuago. Abiapuntu horrekin, kontakizun jostalari bat eraiki du egileak, gai serioei eta asmo transzendenteei ihes egiten dien satira lotsagabe bat, gure gizarte honetako joera makur batzuk irrigarri utzi eta irakurleari barre eta algara eginarazi nahi dizkiona. Gonbidatuta zaude, beraz, kexak eta penak alde batera utzita, kontakizun ganberro hau dastatzera. On egin!

Subscribe
Notify of
guest
1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu eskasa Joan Mari Irigoienen azkena. Liburua barregarria izatea nahi izan du idazleak, baina ni, egia esan, asko aspertu naiz irakurtzen. Senar-emazte errealzale baten eta athleticzalen baten ezinikusiak eta liskarrak dira liburuaren ardatza, baina topiko merke eta graziarik gabeak erabili ditu Irigoienek, bata bestearen atzetik, baina loturarik gabe, eta jasanezina egin zait irakurketa momentu askotan. Nik oso serio irakurri dut liburua, barrerik ez, eta etengabe begiratu dut zenbat orrialde geratzen zitzaizkidan liburua amaitzeko. Amaitzean lasaitasun ederra hartu dut.
Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau. Ea hurrengoa!