Izenburua: San Ferminetan, Lesakan
Idazlea: John Andueza
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014
Donostiako Bilintx institutura itzuli da John Andueza (“Larunbatean Bukowskin” nobela arrakastatsuan bezala); oraingoan, DBHko 4. mailako abenturak kontatzen dizkigu: Danel eta Ximon lagunak dira protagonistak, baita Ximonen andregai Amaia, eta gelako gainontzekoak ere: zintzoak, alprojak, inuxenteak, bihurriak… Ikasketa-amaierako bidaia egiteko asmoa dute, eta horretarako dirua lortzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte, baina halako batean ezusteko bat gertatu, eta beste bide bat hartuko dute gertakariek.