Prime-time

2

Izenburua: Prime-time
Idazlea: John Andueza
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014

Bala eta Klemente detektibeak dira, aurretik ertzainak izan ziren. Beren ibilera aldrebesen ondorioz, utzi behar izan zuten Ertzaintza, eta geroztik munta txikiko detektibe pribatuei egokitzen zaien edozein lan mota egitera behartuta daude. Oraingo honetan, ordea, eta konturatu gabe, berebiziko garrantzia duen kasu batean korapilatuta ikusiko dute euren buruan.

Subscribe
Notify of
guest
2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Beste izen berri bat helduentzako euskal literaturan, eta esan behar dut oso berde dagoela oraindik. Izan ere, ‘Prime-Time’ liburu honek ez du ni harrapatzea lortu. Astuna egin zait une askotan eta gauza asko soberan daude, istorioa ondo harilkatuta egoteko.
Idazketa oso arduragabea da, erderismoz betea (“akantilatu” hitzak odoletan jarri dizkit begiak) eta horrek argumentuan interes gutxiago ipintzea ekartzen du.
Beraz, ezin dut gomendatu euskal eleberri beltz bikainetatik oso urrun dagoen liburu hau. Ea hurrengoan John Anduezak liburu txukunago bat ekartzen digun.

Zumaia 105.2

Gozamena hartu dut liburu hau irakurtzen, nobela beltza, arina, estilo dinamikoan idatzita, irakurterreza eta hurbila, oso hurbila; izan ere Bilbon eta inguruetan dago kokatuta eta protagonistak edozein kale kantoian topa daitezkeenak dira.