Izenburua: Lepoan hartu
Idazlea: John Andueza
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016
Zer da Bilintx institutuko mutiko gibel-handiei gehien gustatzen zaiena? Matematika? Filosofia? Ez jauna, futbola! Laugarren mailakoek futbol talde aldrebesa sortu dute: Zakili-Txut. Taldeak ez dauka inolako fundamenturik: ez fisikoki, ez teknikoki, eta ez taktikoki.Eta gainera Mariola punki gobernaezina amorratuta dago mutiko kokoloek neskak baztertu egin dituztelako… Lepoan hartu… ta segi trakatra!
Bigarren edo hirugarren DBHko ikaslentzat aproposagoa, ezin. Neska-mutilen arteko tirabirak, gaizki-ulertuak eta hitz gordinak dira liburuaren gairik nagusienak. Hizkuntza naturala, freskoa eta barregarria da Jon Anduezak darabilena irakurleen interesa atrapatzeko. 4.DBHko gela berean dabilen mutil koadrila alprojari besterik ez zaio burutik pasatu futbol taldea antolatzea baino. Hor hasiko dira komediak: ekipamendua, mutilek soilik ala neskek ere parte hartuko duten, nork zein posizio beteko duen, kapitaina nor izango den, entrenadorearen lanetan nor ibilko den… Hala geratuko dira batzuen eta beste batzuen zatarkeria eta baldarkeriak agirian. Erraz eragiten du barrea liburuak!