Danba!

2

Izenburua: Danba!
Idazlea: John Andueza
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017

Paula Badiola abokatua da. Bilbon bizi da, alabarekin, garai modernoek inposatutako erritmo eroa ahal duen moduan dantzatuz. Neurri batean zoriontsu dabil, begiratzen jakinez gero Bilbok baduelako bere xarma. Guggenheim efektua ote?
Dena den, hiriburu erraldoiak badauka bere alde ilun eta biolentoa. Emakume baten gorpu hila azaldu da Zugaztietako ur-putzuan. Eta gorpu hori iceberg makabro baten ageriko muturra besterik ez da.
Udazken kolorez inguratuta, heriotzari aurrez aurre begiratzeko tenorea iritsi zaio Paula Badiolari. Ederki damutuko da ate arriskutsu hori zeharkatu izanaz: inoiz ez baita jakiten ze arraio azalduko den atearen beste aldean…
Zurrunbilo kaotikoa, akaso!

Subscribe
Notify of
guest
2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu eskasa John Anduezarena. Ez naiz aspertu, liburua laburra delako, baina ez dut istorioa batere sinestu. Beraz, denbora-pasa gisa bakarrik hartu dut eleberri hau.
Azkar irakurtzen da, laburra izateaz gain elkarrizketez beteta baitago, baina irakurketa ez da izan gozagarria, makina bat erderismo erabiltzen duelako Anduezak, narritagarria izanik batzuetan.
Beraz ezin dut gomendatu liburu hau. Ea hurrengoa!

Zalla64

Atseginez irakurri dut. Nire ustez, hasieran, eleberriaren mamiarekin zerikusirik ez duen ede bidean galtzeko besterik ez den informazio gehiegi agertzen da. Kosta egiten zaio idazleari muinera joatea. Hala ere, aurrerago ondo garatzen du, datuak tantaka emanez eta jakinminari eutsiz. Sinesgarria iruditzen zait, egungo Bilbon horrelako istorioak ez dira ezinezkoak.