Joana

1

Izenbrua: Joana
Idazlea: Jokin De Pedro
Argitaletxea: A Fortiori
Urtea: 2019

1970 urtean, Joana nerabezaro zaila bizitzen ari da. Lehenengo kontraesana etxean bertan du: amaren euskaltzaletasun epelaren eta aitaren jarrera frankistaren artean kokatu behar du bere burua. Giro burges horretatik kanpo bilatu beharko ditu itotzen duten galderen erantzunak. Alex ezagutzen duenean, lehenengo amodioa indar handiz biziko du eta gogaide bat ere izango du aurrerantzean, euskara berreskuratzearen ilusioa.

Publizitatea
Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Jokin De Pedro helduentzako euskal narratibagintzan agertu da liburu honekin, Ramiro Pinilla saria irabazi zuen eleberri labur honekin, hain zuzen.
Aita frankista duen neska euskaltzale baten bizitza kontatzen digu idazleak: mutil euskaltzale batez maiteminduko da eta aita harreman hori oztopatzen saiatuko da.
Eleberri laburra da eta egun batean irakurtzen da, elkarrizketa asko daudelako, batez ere. Bestalde, argumentua aurreikusteko modukoa da, alegia, ez dago batere ustakaberik.
Idazketa, ordea, berezia da. Neskak bizkaieraz hitz egiten du; narratzaileak eta senargaiak, batuaz; eta senargaiaren lagun batek, gipuzkeraz. Ezin da esan txarto geratzen denik nahasketa hori.
Ondorioz, nahiz eta jakin liburu honek izango duen ibilbidea murritza izango dela, gomendatuko dut. Ea nolakoa den Jokin De Pedroren ibilbide literarioa!