Izenburua: Puka, Anense armiarma eta bi erraldoi
Egilea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2024
Gomendatutako adina: 8-10 urte
Puka artzain-txakurraren lagunak kresal eta arrain usaina nagusi diren herri batean daude. Halako batean, sekulako burrunbak hartu du herriko portu txikia; neska arraunlarien garaipena ospatzen ari dira. Etxafuegoak botatzearekin bat Pukak, beldurtuta, hanka egin du herriko kaleetan barna, Ananse armiarma lagun berriarekin. Alabaina, lagunek ez dute bakarrik utziko; Marina Mostaza, Nora Ketchup, Kepa Piper, Blas Amuarrain eta Lizar Txanpu Pukaren desagerpenaz ohartu direnean, ziztu bizian atera dira bila. Mendian hasi eta itsason amaituko dute ibilaldi zirraragarria.