Izenburua: Antzararen bidea
Idazlea: Jokin Muñoz
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2007
Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena 2007
Eli (edo Lisa) naufrago bat da. Nola edo hala iraun ahal izan du bere nora ezean, bat-bateko eztanda batek seme bakarra, Igor, lapurtu dion arte. Latza zaio bakardadea, baina are latzagoa ez jakitea. Nor ote zen Igor? Zerk eraman zuen Salouko apartamentu hartara, hamaika puskatan xehe-xehe eginda gorpu geratzera? Gertaera horretatik ihesi, bizitzak aurrera jarraitzen duelako, eta lan egin beharra dagoelako biziko bada, agure bat zaintzen hasi da. Agureak sekretu bat gordetzen du, ordea, eta sekretu horren peskizan semearen iragana berregin usteko du puskatik puskara, bera bezalako beste naufrago bat, Gigi, lagun duelarik. Intentsitate handiko eleberri honetan garrantzi berezia dute pertsonaiek. Izan ere, naufrago galeria hunkigarria ere bada liburua; hogei urteko naufragoak, berrogei urtekoak, baita laurogeita hamarrekoren bat ere ageri da. Marinelak dira, marinelak lehorrean.
Bizia lo bere eleberri sarituan Muñozek kontakera propioa bazuela argi eta garbi azaldu zigun, modu onean azaldu ere, baina ni ez ninduen aurretik uste bezain beste harrapatu. Antzararen bidearekin, berriz, oso erritmo doitukonarrazioa egin duela iruditzen zait, eta azaltzen dituen bi istorioek gaiarieta trajediari dagokienez azaltzen duten paralelotasuna oso ongi uztartutadagoela. Hasieran, bi istorioak antzeman ditudanean beldurrak aidean hartunau; adios! pentsatu dut. Baina ez, elkarrekin trebe ahokatu ditu etadenboran diktadurak elkarrengandik aldenduriko herri honen bi zantzuhistoriko jakinen aurrean jarri gaitu, non, besteak beste, gizartean nagusiden ordena irauli nahian gazteen borrokaren bi aldaera azaltzen dituen. Ederra Muñozen obra.
Jokin Muñozek maisuki nahasten ditu lehen begiradan itxura desberdina ematen duten istorioak. Gainera, lehen orrietan agertzen den antzararen pasadizoak ondo islatzen du eleberri honen mamia. Azken orrietan agureak “Ni ere bertan hil ninduten” esaten duenean ulertzen duzu pasadizo hori eta eleberriaren gakoa. Gerra Zibilaren garaian Nafarroako Hegoaldean kokatua bat –ez ahaztu Jokin Muñoz Nafarroako Hegoaldean jaio zela, Ebro ibaiaren ertzean- eta mende honetako bestea, Donostian, bi istorioak loturik agertzen dira pertsonaiei esker. Jesus agurea eta Lisa, Igorren ama. Iragana eta orainaldia. Eta haien artean Gigi berritsuaren iruzkin eta laguntasun irmoa. Bilbeak erakartzen zaitu eta ezin duzu itxaron amaitu arte. Errespetu handiz kontatua, eleberri honek laguntzen du bi mundu desberdinak beste ikuspuntu batetik ezagutzen. Gerra garaian –edo hobeto esanda, Gerra aurrean- kultura eta askatasunaren haizeak faxistekin egindako borroka eta gerra hasierako erotasuna, eta gure garaian dagoen gatazka eta bere protagonistak azaltzen zaizkigu ez bakarrik ikuspuntu politikotik baita inguru pertsonaletik ere. Oso lan polita, nire ustez. Zorionak Jokin Muñozi.
Aurten irakurri dudan liburu interesgarriena izan da, dudarik gabe. Euskara zuzen, eder eta ulergarria darabil idazleak eta intrigari eutsiz bi istorio hunkigarri uztartu ditu, bi Euskal Herri, bi garai. Liburua mesanotxean utzi ezinik irakurri dut nobela, Dioni edo Igor bera bezain ekintzaile. Lekuen nahiz pertsonaien deskribapena zehatza bezain aberatsa iruditu zait eta oso iradokorra. Itsasoaren hezea eta Bardeen lehorra ezin hobeto islatu ditu idazleak. Jesusen eta Lisaren ezinegona, ahantzi ezina, ere bai. Agian, txikikeriak izango dira, baina bi kezkatxo izan ditut irakurtzean; batetik, hainbeste zigarro eta hainbeste edari beharrezkoak ote ziren. Bestetik, bi pertsonaiak fisikoki nolabait lotuko zituen zerbait egongo ote zen nobela amaierarako. Azkenean, egoera hainbesteraino behartu gabe bukatu da istorioa. Bukatzeko, “gatazkaz” baino areago, sentimenduez ari zaigun nobela da. Idazleak ahoan bizarrik gabe azaltzen du iritzia. Bere tesiekin bat etorri ala ez, ordea, uka ezina da irakurlea nobelan barneratzea lortzen duela narrazio honek.
Eleberria gogorra da eta duen intriga puntuak barneratzen zaitu hasieratik bukaeraraino. Liburu guztiz gomendagarria.