Izenburua: Hiri hondakin solidoak
Idazlea: Jon Alonso
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2015
Enekoitz Ramirezek, Lanbas, etakide ohi, preso ohi, arte salerosle ohi eta lapur ohiak zintzoen saldoarentzat lanean jarraitzen du. Oraingoan Euskaltzaindian jasotako hainbat mehatxu ikertzen jarriko dute lehenik eta, gero, Bartzelonan, edukiontzi batean biluzik agertu den Kasimiro Argiturri abokatu, sukaldaritza-kritiko, polizia eta bestelako jendilajearekin nahastuko da. Baina, haren zoritxarrerako, oraingoan zintzoen aldean.
Kostatu zait irakurtzea. Hasiera potentea da baina gero ez dakizu zertara datorren hurrengoa. Lanbasen burutazioak oso interesgarriak dira baina ildoa galtzen duzu. Eta berriz agertzen denean ez dakizu non zeuden. Dialogo batzuetan ez dakizu nork esaten duen zer. Eta azken atalean erritmoa asko indartzen da eta desiatzen zaude jakiteko nola bukatzen den, baina bukaera oso fortzatua da
Jon Alonsok berriro ekarri digu suspentseko liburu bat Enekoitz Ramirez “Lanbas” pertsonaiarekin eta esan behar da aurreko eleberria baino borobilagoa dela hau. Eleberri beltz onek eduki behar dituzten elementuak badauzka liburu honek eta, beraz, ez dago aspertzerik hau irakurtzen. Amaiera ere oso ondo harilkatuta dago eta arrapaladan irakurri behar dira azken orriak, liburuak sortzen duen tentsioak hala eskatuta.
Ondorioz, guztiz gomendagarria da Jon Alonsoren azken liburu hau.