Mendekua ordainetan

0

Izenburua: Mendekua ordainetan
Idazlea: Jon Ander Urkiaga
Argitaletxea: Alai
Urtea: 2022
Adina: 12 urtetik aurrera

Edozein herritako institutu giroa islatzen da eleberri honetan: ikasleen arteko ezin ikusiak, baita ezinezko amodioak ere; azterketak gainditzeko eginahalak eta horiek dakartzaten urduritasuna eta frustrazioa…
Xabierrek, institututik irten bezain laster, Gorka jipoitu du gainerako ikaskideen aurrean. Antza, inolako arrazoirik gabe izan da, baina Xabier bezalako cowboy batek ez du arrazoirik erakutsi behar.
Bestalde, Xabierrek behar ez den bezala jokatu du Anerekin ere. Elkarrekin Xabirenean lan bat egin behar dutela baliaturik, Ane gogoz kontra harremanak izatera behartu nahi izan du, neskaren ausardiak saihestu badu ere.
Bai Gorkaren, bai Aneren lagun mina den Aitziberrek plan bat prestatuko du gure cowboya zalditik eror dadin eta institutu osoaren aurrean lotsagarri gera dadin.

Subscribe
Notify of
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments