Estolda jolasak

1

Izenburua: Estolda jolasak
Idazlea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2015

Tourek hondoa jo du, ez du bizirik jarraitzeko adorea ematen dion ezer. Oinazeak itsutu egin du, eta mendekua baino ez du gogoan. Ez du ondorioetan pentsatu, eta deportatu egingo dute, azkenean. Baina berak ez du imaginatu ere egiten zer duen zain bere jatorrizko Afrikan. Bere burua aurkituko du berriro han; oraindik ere ondo setitzen da kultura eta gizarte hartan, nahiz eta dagoeneko ez den etorkizun hobe baten bila joandako gizon bera. Alou, Aisha eta Yakouba pertsonaietan hezurmamitzen da afrikarrengan ohikoa den abegi ona. Horiek izango ditu alboan burkinafasoarrak bere bizitzaren etapa berri honetan, zeinetan bizi iraupena izango duen berriro ere leitmotiva, batez ere protagonistari gainera datorkion mehatxu izugarriaren aurrean, ihes frenetiko bati ekin beharko baitio.

Toureren derrigorrezko bidaia hori koartada perfektua izango da Jon Arretxerentzat horrenbeste miresten duen Adrikaren berri emateko. Bertakoen eguneroko bizitza eta tradizioak horrenbesteko xehetasunez kontatzen dizkigu, ezen hura sentitzeko, usaintzeko, maitatzeko gai izango baikara.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Jon Arretxek Toure pertsonaiaren laugarren liburua ekarri digu eta esan behar da besteen maila mantentzen duela liburu honek, gutxienez.
Orain Afrikara joan behar izan du Tourek eta han egongo da liburuaren zati gehienean. Arretxek maisuki deskribatzen du Afrikako jende arruntaren bizitza: elkartasuna, txirotasun duina, lan erritmo patxadatsua, eta abar. Beste behin eraukitsi digu ez dagoela euskal literaturan berak baino hobeto ezagutzen dituenik Afrika eta afrikarrak.
Eleberria, besteak bezala, erritmo bizikoa eta interes handikoa da. Azkar eta erraz irakurtzen da, baina literatura-maila jeitsi gabe, eta inoiz ez da aspertzen irakurlea, amaiera irakurtzeko irrikan.
Beraz, guztiz gomendagarria liburu hau eta ea bosgarrena laster heltzen den!!!