Izenburua: Harresi handirantz
Idazlea: Jon Arretxe
Ilustratzailea: Kristina Fernandez
Argitaletxea: Zubia
Urtea: 2018
Rama hamahiru urteko mutila da eta Indiako Ozeanoko Sri Lanka uhartean bizi da. Ramaren familia txiroa da, eta mutilari barre egiten diote eskolan haren ezjakintasunagatik. Halabeharrak, ordea, pobreziatik eta ezjakintasunetik irteteko aukera emango dio Ramari. Baina ez da bide samurra izango…