Mesfidatu hitzez

1

Izenburua: Mesfidatu hitzez
Idazlea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2019

Bilboko Afrika Txikitik ihesi atera zen poliziak jazartzen zuelako; gero, Nafarroako Pirinio aldeko herri txiki batean bizi izan zen bolada labur batez; abenturaren jarraipenak Parisa darama Toure, Argien Hiri ederrera. Bertan bizi izan zen Sira alaba, eta bertan bizi nahi du gure pertsonaiak, nabarmendu gabe ahal dela, kamuflaturik Afrikar jatorriko hainbeste jenderen artean. Lehendabiziko aldiz bere bizitzan Toure diruduna dela esan daiteke. Yareliz lagunak irakatsi dio estutasun ekonomikorik gabe bizimodua ateratzen; Burkina Fasoko bere familiari dirua bidaltzeko moduan ere bada, eta era horretan zentzu pixka bat bilatzen hasten zaio migratzearen ofizio arriskutsuari.
Baina Toure, sakon-sakonean, lehengoko pertsona bera da, anaitasunez eta elkartasunez jokatzea atsegin duena; horregatik, bilatu gabe, berriz sartuko da peripezia arriskutsu batean, non bere erosotasuna eta bizitza bera ere airean jarriko duen. Argien Hiria Ilunbeltzena bihurtuko da gure detektibe igarlearentzat.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Toureren abenturen zazpigarren liburua ekarri berri digu Jon Arretxek. Parisen kokatuta dagoen honetan, Toureren izaera mendakatzailea agerian utzi zaigu, bere desgrazien errudunei ordaina ematen. Beti bezala, lagunei laguntzeagatik detektibe gisa ari beharrean dago, nahiz eta berak betiko utzi nahi, eta arrisku bizietan sartuko da.
Aurreko liburua, Nafarroako herrixka baten kokatuta egon zena, ez zitzaidan asko gustatu, istorioa Bilboko San Frantziskokoak baino motelagoa iruditu zitzaidalako, baina Parisen berreskuratu du Arretxek kontatzeko bizitasuna eta istorioak ez du interesa inoiz galtzen.
Oso azkar irakurtzen da liburu hau, beste seiak bezala, eta amaierak ustekaberen bat izan du, generoaren legea betez.
Beraz, oso gomendagarria da liburu hau, batez ere Toureren ibilbide osoa jarraitzen dutenentzat, eta zain geratzen naiz ea zer gertatzen zaion Toureri hurrengo liburuan.