Lyrica garaia

1

Izenburua: Lyrica garaia
Idazlea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2022

Bilboko Afrika Txikira itzuli da Toure. Sa Kenegatik kezkatuta dago, Madrilen bisita egin zionean gorputzean markak eta beltzuneak igarri baitzizkion. Gure sasidetektibea argitzen saiatuko da bere amorante lagunari zer gertatzen ari zaion, bidean oztopoak aurkituko baditu ere, eta min ematen duten egiak.

Prostituziorako lege berria dela, gentrifikazio-prozesua dela, hiri osoko aldaketa sakonak direla…, auzoa, nola edo hala, aurre egiten ari zaio etorkizun hurbileko errealitate zalantzagarriari.

Baztertuen munduan girotutako Lyrica Garaian, Toureren sagako bederatzigarrenean, Jon Arretxek maisuki tartekatu ditu auzoko giroari buruzko deskribapenak eta pertsonaien arteko elkarrizketa gogoangarriak, umoreari iskin egin gabe. Trama bizi eta zorrotzak irakurlea harrapatu eta ustekabeko amaiera batera eramango du.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Urtero bezala Toure burkinafasoarra etorri zaigu beste abentura batekin eta berriro harrapatu nau abentura horrek.

Bilboko San Frantziskora itzuli da, kezkatuta baitago Kristinarekin, eta drogen, hilketen, lapurreten eta borroken zurrunbilo batean sartuko da, beti bezala. Istorioa arrapaladan heltzen da bere amaierara eta inoiz ez da galtzen interesa. Aitzitik, ezin da liburua utzi amaitu arte.

Oso azkar irakurtzen da, erritmoa oso bizia delako, eta amaiera ustekabekoa da, thriller onak bezala.

Beraz, oso gomendagarria da liburu hau eta Toureren hurrengo abenturaren geratzen naiz. Ea laster itzultzen den!