Musker amarruak

1

Izenburua: Musker amarruak
Idazlea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2023

Tourek atzean utzi du Bilbo, eta zoriak Las Palmasera eraman du, helburu bakarrarekin: bizirik irautea. Paperik gabekoek bizi dituzten baldintza ziztrinek edozein proposamen onartzera behartzen dituzte, eta kasu honetan, kirol apustuen negozioa izango da diru erraza lortzeko bidea. Kanariar borrokari ekingo dio gure burkinarrak, lagun berri batek, Escaleritasko Muskerra txapeldun ohiak konbentzituta. Baina, erabaki horren ondorioz, Toure dohakabea beste abentura batean nahastuko da, bere bizitza ere jokoan jartzeraino.
Arretxek eleberri sozial bat idatzi du berriz Toureren sagako hamargarren atal honetan, boteretsuen gehiegikeriak eta baztertuen egoera zorrotz salatzen dituena. Alabaina, Musker amarruak nobelan, idazle basauriarrak hain berezkoa duen umorea aurkituko du irakurleak, beltz samarra eta ukitu surrealista batekin. Ederki girotutako eszenak dira nagusi, turista arruntek Kanaria uharteetan aurkituko ez dituzten bazterretan kokatuak.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Toure detektibearen hamargarren liburua ekarri berri digu Jon Arretxek eta hasierako xarma mantentzen du liburu honek ere. Kanaria Handian dago Toure eta arazoetan sartzeko bere betiko trebetasuna agerian geratzen da beste behin.

Indarkeria, hilketak, iruzurrak eta, batez ere, umorea agertzen dira beti bezala eta horregatik ez digu hutsik egin azken liburu honek.

Arrapaladan irakurtzen da eleberri hau, arrapaladan igarotzen delako liburuaren trama eta ezin da utzi amaitu arte, jakin arte Toure bizirik aterako den ala bere bizipenek bukaera aurkituko duten. Irakurketa guztia gozamena da, hasieratik amaierara arte.

Beraz, oso gomendagarria da liburu hau.