Jokin Zaitegiren ekarpenak euskal curriculumean. Eginak eta asmoak

0

Izenburua: Jokin Zaitegiren ekarpenak euskal curriculumean. Eginak eta asmoak

Idazlea: Jon Diaz

Argitaletxea: Utriusque Vasconiae

Urtea: 2013

Jokin Zaitegiren izena “berriro aipatu eta gurera ekartzeko asmoa” duen ikerlana da honako hau. Euskal idazle eta itzultzaile arrasatearrak egindako lanaren inguruan ekarpen berri bat egin nahi izan du egileak. Saio hau 2012ko otsailean aurkeztu zuen ‘Jokin Zaitegiren ekarpenak euskal curriculumean. Eginak eta asmoak’ tesiaren muina da. Saio honetan kronologikoki Zaitegiren bizitza urratsez urrats jarraitzen da eta bere obra sakon aztertzen du, batik bat, haren obrak hezkuntzarekin duen harremana.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments