Izenburua: Animalikeriak
Idazlea: Jon Eugi
Argitaletxea: Igela
Urtea: 2011
Baserrira iritsi gara. Atarian katua eta txakurra topatu ditugu. Katua baserriko beheko leihoan etzanda dago, eguzkiaren berotasuna jasotzearren. Txakur txikia, artzai txakur arrazakoa, guregana etorri da. Zein polita den! Denon ferekak jaso nahi ditu. Lurrean pausatu da eta guk maitasunezko kilimak egin dizkiogu ile marroidun larruazalean.