Izenburua: Zortzi ipuin gotiko
Idazlea: Jon Eugi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014
Beldurrezko zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. E.A. Poe, Stevenson edo Bram Stoker handien tankeran, hainbat gai eta giro erabili ditu egileak izu sentimendu hori pizteko: gazte-talde batek Halloween gauean hilerrira egindako bisita, etxe sorginduak, begizko eta madarikazioak, funeraria bateko langilearen ezustekoak, mamuak eta deabruak… Esku trebez eta estilo aberatsez  idatzitako istorioak, terrorezko kontakizunen eta oro har literatura zale guztien gozamenerako.