Kantu bat gara

1

Izenburua: Kantu bat gara
Idazlea: Jon Maia
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2021

Jon Maia bertsolari, kantari eta idazleak 200 kantu inguru idatzi ditu 1991tik hainbat artistarentzat, horietako batzuk Ken Zazpi, Gari, Anari edota Negu Gorriak bezain adierazgarriak. Honakoliburu-disko hau Maiak alor honetan egin duen bidearen isla da. Haren  kantu askoren hitzak jasotzen dira, baina, horrez gain, Maiak berak kantu horiekin lotutako istorioak kontatzen dizkigu. Diskoan, berriz, egileak kantu horietako batzuk bertsionatzen ditu, Pello Ramirezen celloa, Gorka Hermosaren soinu handia eta Nacho Sotoren pianoa lagun dituela. Emaitza benetan inpaktantea da. Kantak ezagutarazi zituzten hainbat egilek ere parte hartu dute Maiaren bertsioetan.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Getxo 50.1

Aztertzeko disko liburua. 90eko hamarkadatik gaur egun arte, euskal musikan barrena paseo eder bat eman dezakegu. Idazle izan baino lehen, Jon Maiak kantu ugari idatzi zituen, ziur aski askok eta askok abestu dituztenak, bereak direla jakin ez arren. Edozein musika estilori jarri dio Maiak letrak.

Kantuez gain, bere hausnarketak ageri dira, eta Xabier Amuriza handiaren hitzaurrea.