Haur besoetakoa

2

Izenburua: Haur besoetakoa
Idazlea: Jon Mirande
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2007

Gaiari buruz, berriz ere, euskaldun prestu, ongi-pentsatzaile eta kristauari hain izugarri iruditzen bazaio ere, begirik miopeenak ikusi beharko du amodio horiek ez direla lizunak, haragiaren grina desordenatu eta desonestoak ez duela bertan lekurik hartzen, libidoaren indarra absente dagoela bertatik, gure erromantikoen denbora zaharretan mendi-mendian Mirentxu eta Maitena baten amodioak ez zirela garbiagoak izan; azkenean amodio horrek gorputzez bere burua eta amaiera hartzen baldin badu, funtsean sinbolo bat dela, errebeldiazko azken garrasi zoro bat, gizarte intolerante baten kontrako aldarri desesperatu bat. Eta Miranderen liburutik har dezakegun ikaskizun harrigarriena, hau da: Obra hau, libertateari eskainitako kantu bat dela; gezurra badirudi ere. Munduko hippiek inposiblearen bazterretan libertate amesgarri horri dedikatutako abesti eder, gaitz eta ezin bat. Hitz bitan esan beharko bagenu Haur besoetakoa zer iruditu zaigun, honela esanen genuke dela: ikaragarritasunean mamitutako edertasun inposible bat. GABRIEL ARESTI

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Asteasu 27.3

Kritika batzuk irakurri ditut eta gehienetan , honelako iritziak aipatzen dituzte: “Libertateari eskainitako kantu bat da, gezurra badirudi ere”. “Ikaragarritasunean mamitutako edertasun inposible bat”. Nere ustez, desoreka oso handia ematen da harreman horretan. Nik ez diot poesia ikusi, pedofilia egoera bat besterik ez. Ez nago batere ados Gabriel Arestirekin.

Alegia 41.1

Liburua gogorra egin zait. Helduok batzuetan haurrak manipulatu eta geure erara erabiltzeko izaten dugun tentazioaren adierazlea iruditu zait.