Izenburua: Harizko zubiak. Haiti, Pernambuco, Mexiko eta Tangerreko jasokinak
Idazlea: Jon Sarasua
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2022
Brasilgo Pernambuco, Mexikoko Puebla, Yucatan, Ipar Afrikako Tanger eta Haitira egindako lan-bidaietako testu laburrek osatzen dute Harizko zubiak. Bazter horietako gertakari txikien marrazki-sorta moduko bat da: hizkuntza-komunitate gutxituekiko harremanak, Haitiko egoera berezian izandakoak, Brasilen kantu inprobisatuaren munduan egindako loturak⦠Haitiarrak, nahuatlak, maiak, amazighak edota pernambucarrak munduaren ikarez mintzo dira orriotan, eta euskararen herriaren galdegaiak ez dira beti urruti. Jasokinak ibilbidean jasotako puskak dira: egoerak, ekintzen apunteak, eta lehen pertsonan idatzitako gogoetak. Guztiaren atzean, eragileen arteko kontrabando ikusezina. Ekiteko modu bat. Eta ekinaren alboan, begiratzeko modu bat.