Gureak eta mundu zabalekoak

0

Izenburua: Gureak eta mundu zabalekoak
Idazlea: Joseba Aurkenerena
Argitaletxea: Hiria
Urtea: 2012

Beti izan dut bizitza aztergai, bizitza bere arlo eta alde guztietan gainera, historia, kultura, misterioak,… maite izan baititut betidanik. Gizakiaren bideak, gizakiaren ekintzak, gizakiak egindako urratsak izan ditut beti mintzagai. Sobera dakit gizakia ez dela unibertsoaren ardatza, inurri bat, besterik ez dela, baina nik, espezie horretakoa naizenez gero, gizakiak asmatutako neurrietan kokatzen dut nire burua. Euskalduna naiz, Euskal Herria maite dut, haren etorkizun askeaz amesten dut… eta horregatik, aunitzetan, nire azterlanak, nire gogoetak, nire bizierak, euskal kulturan edota euskal gizartean oinarritzen ditut, baina ez beti, mundu osoan, zibilizazioa guztietan egindakoak, onak eta txarrak izanda ere, neurri batean nire egiten baititut. Azken finean, euskalduna izateaz gain, errotik gizakia bainaiz, eta gureak, hau da, Euskal Herrikoak gizateria osoaren ondare diren bezalaxe, gainerakoak ere, hau da, mundu zabalekoak, gureak ere badira neurri batean.

 

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments