Apokalipsia guztioi erakutsia

5

Izenburua: Apokalipsia guztioi erakutsia
Idazlea: Joseba Gabilondo
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2009

Erein Narratiba Saria 2009 irabazi duen lan honetan zortzi ipuin bildu ditu Joseba Gabilondok, Neolitikoan hasi eta 2050eko Euskal Herrian amaitzen direnak. «Historia, politika eta sexua nahasten ditu, sorreran Euskal Herria gertaera akzidental bat zela proposatuz baina, halaber, 2050. urtean Euskal Herriak independentzia lortuko duela aldarrikatuz -eta, jakina, inork espero ez duen moduan-“, dio idazleak.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
5 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.11

Ez zazkit gustatu Gabilondoren ipuin hauek. Idazkera itsusia eta interes txikiko kontakizunak niretzat. Bukatu gabe utzi dut eta ez naiz damutzen.

Bilbo 54.7

Ipuinen artean batzuk onak daude eta beste batzuk ez hain onak. Mila erreferentzia daude liburuan: Arzallus, Shakespeare, The Clash, Blade Runner, etakideak, emigranteak, … Euskal posmodernoa izan gura du liburuak, eta modernora ozta-ozta heldu da. Dena den, helburu pretenziosoak alde batera utzita, gustora irakurtzen da, denborapasa moduan.

Urnieta 49.2

Gehiegitxo iruditu zait eta zapore gazi-gozoa utzi dit. Ezin uka tarteka barre algara gozorik ez dudanik bota Gabilondok bere pantasian gure gizarteko pertsonaia batzuengan sortu dituen istorioekin. Bere ateraldi narratiboak –Shakespeare euskaldunarena, kasu– gozagarriak iruditu zaizkit, baina nahiago nukeen ateraldi horiek gehiago landu izana erudikzio ariketa hutsalak egiten denbota galdu izana baino. Horrexegatik zapore gazi-gozoa. Gasteizko fakultatetik igarotako askoren nabarmenkeria horiek beheratzea lortzen baldin badu, etorkizun hurbilean zer irakurririk emango duen idazlea delakoan nago.

Oñati 45.2

Arraroa egin zait narrazio laburrez osatutako liburu hau. Joseba Gabilondok egindako zortzi narrazioz osatua dago Erein argitaratutako liburu hau. Narrazioen artean loturak badaude baina aldi berean bata bestearekiko diferenteak dira. Ez zait ez zaila ezta erreza suertatu liburu hau irakurtzea baina narrazioz osatutako hobeagoak badaudela uste dut. Hala ere gai interesgarriak jorratzen dira eta egiten dituen loturak oso kuriosoak iruditzen zaizkit.
Hala eta guztiz ere ez dakit lagun bati gomendatuko niokeen liburu hau irakurtzeko baina aztertzeko liburu erakargarria dela onartu dezaket.

Bilbo 54.3

Liburu astuna iruditu zait Gabilondoren hau, batzuetan jasanezina ere bai, izan ere, zortzi ipuinetatik Shakespeare euskaldunarenak bakarrik erakarri nau. Gainera, erderismoz betetako hizkera erabili du. Azken ipuina, liburuari izena ematen diona, benetan txarra izan da, eta, beraz, geratu zaidan zaporea oso mingotsa izan da. Erein literatura saria irabazi bazuen, imajina dezaket beste liburuen maila nolakoa zen. Laburbilduz, ez diot inori gomendatuko.