Larrutik ordaindua

1

Izenburua: Larrutik ordaindua
Idazlea: Joseba Lozano
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2018

Frantzia, 1871. Pariseko iraultzaileak Frantziako Gobernuaren aurka altxatu dira eta Pariseko kaleak hartu dituzte: Pariseko Komuna abian da. Gobernuko Armadak setioa jarri dio hiriburuari Komuna akabatzeko asmotan, eta borroka latza sortu da iraultzaileen eta soldaduen artean.

Giro nahasi horretan, gorpu batzuk agertu dira Pariseko kaleetan: larrua kendu, eta odol guztia atera diete. Komunaren Gobernuak emakume bat aukeratu du, hilketa izugarri horiek ikertzeko eta hiltzailea harrapatzeko: Sophie Blanchet, psikiatriko batean lan egiteaz gain, hiltzaileen portaerak ikertzen dituena. Bi gizon jarri dituzte haren agindutara: Fabian, iraultzaile gaztea; eta Leo, Polinesiako irla batean hamar urte preso igaro ondoren, Komunaren alde lan egiten duena. Hirukoteak arrisku bikoitzari aurre egin beharko dio handik aurrera: Gobernuko Armadaren errepresio odoltsuari, eta hiltzaileari berari.

Publizitatea

Eleberri honek bi genero uztartzen ditu: nobela historikoa eta thrillerra. Sozietate sekretuak, espiritismoa, histeria, hipnosia, droga berriak, erlijioa, amodioa…, barrikadaz betetako hiri dardarati batean. “Argiaren Hiria”, itzaletan murgilduta…

Harpidetu
Jakinarazi
guest
1 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Hirugarren liburua ekarri digu Joseba Lozanok eta beste liburuetan iragarri ziguna sendotu egin du liburu honekin; hau da, thriller generoko maisu bat dela.
Liburu hau, hala ere, ez da guztiz thriller bat, eleberri historikoa ere badelako. Istorioa Parisko Komunaren garaian girotuta dago eta Komunaren historia tragikoa eta banan banan gertatzen diren hilketa batzuen ikerketa tartekatzen dira liburuan. Horrez gain, medikuntzako aipamen zientifiko ugariek erakusten digute Josebak oso ondo prestatu duela liburua, dokumentazioaren aldetik.
Idazkera txukuna da eta inoiz ez da interesa galtzen. Gainera, liburua oso baliagarria da gutxi ezagututako garai baten ezagutza handitu edo sakontzeko.
Horrek guztiak azaltzen digu Joseba Lozano apustu segurua dela euskal literaturarekin gozatu nahi dutenentzat.
Ondorioz, oso gomendagarria da liburu hau eta laugarrenaren zain geratzen naiz.