Munduko zazpi herrialdeetako ipuinak

1

Izenburua: Munduko zazpi herrialdeetako ipuinak
Idazlea: Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2008

Dohai eta finezia handiz, egileak munduko kultura desberdinetako istorio, irudimen, sentipen eta koloreak ekartzen ditu euskararen unibertsora eta, alderantziz, euskal gazteak gonbidatzen munduko zenbait herrialdetara bidaiatxo bat egitera. Elkarren arteko errespetu, begiramen eta miresmenean oinarritutako interkulturalitatean.

Bakoitzak herrialde bateko ipuina kontatzeko bildu gara. Ipuinak munduko leku urrunetatik datozen arren, euskaraz kontatuko ditugu.

J. S. hartu dugu biltzaile, itzultzaile eta idazkari, pasaporterik eskatu ez digulako eta gure ortografia akatsen beldurrik izan ez duelako.

Gainera, aspaldi honetan guri entzuteko gogoa dauka, jende helduek kontatzen dituzten ipuinak geroago eta gutxiago konprenitzen dituelako.»

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Lesaka 30.1

1.- Itxura eta haria: atsegina
Zazpi herrialdetan jasotako ipuinak: zazpi kontalari (ez dakit egiazkoak edo asmatutakoak), zazpi prisma, zazpi filosofia. “Joseba hartu dugu biltzaile, itzultzaile eta idazkari, pasaporterik eskatu ez digulako”. Aitzaki ederra, polita, originala?
Azalpena, letra, espazioak: argia, lasaia, atsegina.
Konposizioan garrantzi handia dutenez marrazkiek, aipatu Pedro Oses-enak direla. Xumeak eta goxoak iduritu zaizkit, ingenuo-naif kutsu batez.
2.- Mamia:
Mamiari begira, ez diot ekarpen berezirik sumatu. Marrazkiekin bat, halako ingenuo airea du kontakizunen mamiak ere.
Aitortzen du: “Aspalditik du ume ipuinak entzuteko gogoa, helduek benetakotzat kontatzen dituzten ipuinak geroago eta gutxiago konprenitzen dituelako”,
Umeentzat politak iduritu zaizkit batzuk: Hondartzako dortoka, Muga eta Haize Hegoa, Gauza Galduen Sarea…
Helduentzat aire gehiago hartzen diot nik “Lehorrera bidea” narrazioari. Niretzako, zera dit oroitarazten: gugandik urrutiratu nahiko genukeen hori, horixe bera erakartzen dugula inkonstzienteki geure ondora, nahiz ez jakin nola demontre egin ohi dugun.
“Gatozen bazterretik ekarri dugu ipuina, euskaraz kontatzeko”, interkulturalitatea eta antzeko hitz potoloak bolo-bolo darabilzkigun garai honetarako.
3.- Euskara, hizkuntza:
Ulerterraza, lasaia, alaia. Ongi, txukun, besterik gabe; “albait arinen kontatuak…”, “aitañi eta amañiren etxean…”, “negua den artean…”.