Izuen gordelekuetan barrena

0

Izenburua: Izuen gordelekuetan barrena
Idazlea: Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2014

Izuen gordelekuetan barrena Joseba Sarrionandiarenopera prima da. 1981ean argitaratu zen. Egileak honela zioen espetxean idatzitako hitzaurrean: «Poesia liburu hau argitaratu egin behar zela esan zidatenean zalantzan geratu nintzen, nahiago bait nukeen liburudendetan baino gordairu zaharren batetan atxikitzea, neuri eta adiskideei bakarrik dagokien lana izatea alegia, eta ez epaia espero duen erakustokiko alea».

Baina ez zen gelditu gordailu zahar batean ahazturik, ez zen oharkabean pasa; alderantziz, aldeko iritziak laster nabarmendu ziren. Zenbait poema kantu bihurtu izanak, bestalde, egilearen eta liburuaren ezagupena areagotu zuen… Azkenean, hamarkada hauetako euskal poesian erreferente bilakatu zen. Bertan ageri dira gerora Sarrionandiaren obrako ezaugarri nagusiak izango zirenak, berriak gure letretan1980ko hamarkada hartan eta laster hain oihartzun zabalak bilduko zituztenak.

Liburua ia “desagertuta” egon da aspaldi honetan. Orain berriz argitaratzen da, egileak zuzendua eta hitzaurre berri batekin.

 

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments