Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak

1

Izenburua: Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak
Idazlea: Josu Martinez
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014

Mundu mailan hainbat ihesaldik izan duten ospea ikusita, beti deitu dit atentzioa Euskal Herrian gertatu direnei buruz ze literatura gutxi dagoen. Horregatik, euskal gatazkari lotuta, azken 50 urteetan gertatu diren hamar ihesaldiren kronika proposatu gura dizuet hurrengo orrialdeetan. Batzuk aski ezagunak izango dira… eta ezezagunak beste hainbat. Bukaera zoriontsudunak zenbait… eta gaizki ateratakoak beste hainbeste. Bakarka egindakoak… edo kanpoko laguntzaz burutuak.

Denak, hala ere, ausardiaz eta irudimenez beteak. Modu batean edo bestean, artelanak denak. Ez da izan nire asmoa gaiari buruzko ikerketa orokor bat egitea. Lan honen helburua ez zen gertatutako guztia biltzea, ez eta objektibitate historikoz egindako tratatu bat osatzea ere. Hala, bistan denez, istorio asko falta dira. Gehienak. Ez dadila inor haserretu horregatik.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Senpere 4.1

Liburu oso dibertigarria; Josu Martinezek ihesaldi ongi ateratako zein porrotean bukatutako iheasaldiak azaltzen ditu, gehienetan lekukoen erranetaz. Argitan ezartzen du presoen obsesioa: askatasuna lortzea bide oroz, eta bide hauetako zonbaitek irudimenak mugarik ez duela adierazten dute. Liburu hau irakurtzea merezi du.