Haren zati bat

1

Izenburua: Haren zati bat
Idazlea: Josu Penades
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2017

Haren zati bat eleberrian, Ander protagonista Stanford Unibertsitatean ari da ikasten eta San Franciscotik Bermeo jaioterrira dator, astebeteko oporraldia baliatuz, bere bizitzan ardatz nagusienetarikoa izan lezakeenaren inguruan duen kezkaz (ikasketak aldatu ala ez) argitasun apurren bat gehiago jasoko duelakoan. Baina herrian (eta horren baitan familian, lagunen artean….) aurkitzen duen egoerak, etorkizunaz pentsatzera bultzatu ez ezik, iraganean arreta handirik gabe bizi izandako pasarteei errepararaztera ere badarama. Lehenengo une honetan, beraz, esan daiteke Anderren “zati bat” dela eleberri honetan narratzen dena, bere iraganeko eta orainaldiko zati bat, nahitaezko bilakatzen zaiona etorkizunaren zirriborroa marrazten ahalegintzeko.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu interesgarria Josu Penadesen azkena. San Frantziskon (AEB) ikasten ari den Ander Bermeora itzultzen da, bisita bat egitera, gurasoei esatera ausartzen ez den arazo batekin. Baina Bermeon bere arazoa baino gogorragoak diren beste batzuk aurkitzen ditu.
Orainaldia eta lehenaldia nahasten ditu idazleak, baina azkar eta erraz irakurtzen da. Euskara ere oso ona da. Ondorioz, ez naiz inoiz aspertu.
Beraz, gomendagarria da liburu hau.