Egarria

1

Izenburua: Egarria
Idazlea: Josu Penades
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2023

Ganaduaren marruek iratzarri dute Galo goizaldean. Etxe-aurrean piztu den suteak aztoratu du ganadua. Sutean aitxe hil dela ikusi du Galok. Jakin gura du sutearena istripua izan den ala hil egin duten aitxe. Hil egin badute, jakin gura du zorretan zegoelako hil duten ala mendekua hartu behar duen.
Egunetan dago sargori. Asteak dira euririk egiten ez duela. Erreketan eta iturrietan ia ez dator urik. Ez da erraza egarriari gehiago egitea.
Egarriak egarria dakar.
Ur-egarriaz gain, maitasun-egarria ere badu Galok. Sei urteko zela hil zitzaion ama. Aitxek bestelako ardurak hartzen zituen, apustuak-eta tarteko.
Orain, mendeku-egarria piztu zaio. Beharbada mendekua hartu beharko die aitxeren hiltzaileei, halakorik egon bada. Baina sumintzen duen mendekua aitxeri hartu gurako ziokeena da.
Gaur ere hego haizea dabil. Gero eta gogorragoa da sikatea. Ezer egin gabe ateratzen da izerdia. Galok Mikela darabil gogoan.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Oso liburu xumea Josu Penadesen azkena. Baserriko kortan sutea piztu da eta Galo narratzailearen aita hil da. Jakin behar du istripuz ala nahita sortu den sutea eta, beraz, bere aita mendekatu ala ez.
 
Laburra da liburua eta oso laburrak kapituluak, batzuk paragrafo batekoak. Horrexegatik oso azkar irakurtzen da eta denbora-pasa moduan balekoa da.
 
Ondorioz, gomendagarria da liburua hori jakinda: pretentsiorik gabeko liburua dela eta une labur on bat pasatzeko balekoa dela.