Bizitzaren atea dukegu heriotza

1

Izenburua: Bizitzaren atea dukegu heriotza
Idazlea: Joxan Artze
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013

Behin aldirik ez alderik den lurraldean beteki loraturik izango garenean, ez zaizkigu haatik oroimenetik erabat ezabatuko, hor xoko batean ukanen ditugu alde eta aldi mugatuotan iragan genituen pilpil eta ninika aldiak laino artean lez…

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Portugalete 62.1

Lerro hauek idazten ari naizen honetan oraindik bukatu gabe daukat Artzek biak batera argitaratu dituen liburuetako lehenengo hau, baina irakurri dudanarekin aski dut lehenengo lerro hauek idazteko eta adierazteko irakurtze ari naizen bitartean sentitzen ari naizen plazera, gustua… Izan ere, sentsibilitatez eta mimo handiz idatzitako liburua dugu. Izenburuak berak adierazten du gaia: bizitza bera; eta honekin batera, barne-bizitza, kontenplazioa, sakontasuna, sentsibilitatea… Hori bai, apurka-apurka irakurri beharreko liburua da hau, ez korrika eta presaka berehalako batean bukatzeko. Horretarako, hobe ez hasi.