Izenburua: Terra sigillata
Idazlea: Joxe Austin Arrieta
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2008
Terra Sigillatakiak dakarzkigu liburu honek. Bizi dugun ingurune gordin, nabar zalantzakor eta euskorraren puskak.
(A)Saltus Vasconum, (Des)Ager Vasconum, (A)Mare Vasconum: fantasiazko eta egiazko hiru espazio. Horietan barrena ikusiko ditugu Hitzaz Mendi elkarteko kideak etengabeko joan-etorrian, ahotsen anabasatik ahots bateratuaren bila. Oroimenaren eta errealitatearen pitxer hautsia berrosatu nahian.
Erakargarri bezain eztabaidagarria. Atseginez zein atsekabez, ezein irakurle ez hotz ez bero utziko duen liburua duzu honako hau.
Eleberritik baino gehiago saiakeratik du liburu honek. Euskal Herriko historiaz eta eta politikaz dihardu, burura etorri ahala kontatuko balu bezala. Asko gustatu zait horrelako gaiak era honetan kontatzea, oso entretenigarria egin zait, eta batere ez astuna. Gomendagarria oso.