Barkamena, kondena, tortura

2

Izenburua: Barkamena, kondena, tortura
Idazlea: Joxe Azurmendi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Gure bizigiro politikoan egunero entzuten ditugun kontzeptuei buruz ari da Azurmendi liburu honetan; ez, baina, eslogan berak behin eta berriz errepikatuz gure belarriak zulatu eta burmuinak nahieran moldatzeko, ezpada ideia horien sakoneko esanahiak aztertu eta ur lohi horien iturri zaharrak argitzeko.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Lesaka 30.1

Barkamena, bortxa, erru kolektiboa, damua eta bere amua, kondena eta kondena-mania, kontzientzien kontrola…Horretaz hausnar gogo du Joxe Azurmendi filosofoak; gai “zaharrak” dakartza, doike; hala ere, aski gaurkoak. Eta aski hausnarketa politak ere bai.

Apunte batzuk hartu dizkiot:
> “Zaila da, ezin-ezinezkoa ez esatearren, bortxa eta bortxa oro printzipioz gaitzestea, oraintxe arte bortxa eta gerra zilegizkoz kargaturiko Mendebaldean (erlijiozkoak, askapen edo independentziazkoak, dinastikoak, nazionalak, mundialak, Gurutzadak, konkistak eta Birkonkistak, Iraultzak…) (Bortxaren Kondenamaniaz).
> “Pentsa nezake, lainoek bere barruan euria bezala, kapitalismoak gerra dakarrela”. Egokia, bizi-etxeak hustarazten, aski bortxan hustu-arazten ari diren honetan…
> “Txikien bortxari terrorismoa esaten zaio, handien terrorismoari gerra humanitarioa”, Peter Ustinoven ateraldi minkorra.

Baina gehien ukitu nauena hauxe iduritu zait; liburua hasi eta berehala: “Bakea ala garaipena?” galdezka dator Joxe. Eta hasi orduko jaurti: “Garaipena nahi duenak, gerra nahi du” (alegia, bestearen gainetik jarri asmo duela, garaipena bertzea garaituz, bertzea azpian hartuz. Baina bertzea saiatuko da menderatua ez izaten… “Azpira-botaka” erraten genion horri umetan).
“Garaipena nahi duenak, gerra nahi du… Bakea nahi bada, aldiz, ezin da garaipenik nahi izan”
Hori horrela da “bikote harremanetan ere” irakurri diot Joxe Azurmendiri berari bertze toki batean.

Hausnar-bide, arnas-bide ere, politikoki (edozein aldetakoa naizela), kolektiboki, pertsonalki: Garaipena nahi duenak, gerra nahi du.