Izenburua: Nazionalismoaren alde eta aurka
Idazlea: Joxe Manuel Odriozola
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2024
Zer da nazionalismoa: gizatalde batek bere kideen ongi-zatea bermatzeko doktrina? Etnia bat ondokoen gaine-tik ezarri eta besteak menperatzeko ideologia? Herri batek bere iraupena ziurtatzeko tresna?
Identitatea, nazioa, hizkuntza, kultura, kosmopolitis-moa, abertzaletasuna, inperialismoa eta antzeko ideiak arretaz haztatu ditu egileak, horien arteko harremanak aztertuz eta balizko kontraesanei iskin egin gabe.
Izan ere, munduko herrialde gutxi batzuk aberasatasun gehienaren jabe eta gainerakoak pobrezia gorrira derri-gorturik daudenean, ba al du zentzurik nazionalismoak, taldeko egoismotik harago? Berdinak al dira honetan estaturik gabeko herrien nazionalismoa eta estatu baten babesa dutenena?