Goldsmithen ikaslea

2

Izenburua: Goldsmithen ikaslea
Idazlea: Joxean Agirre
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017

Goldsmith irakasleak Interneten eskaintzen duen literatura ikastaro birtualean eman du izena idazlegai euskaldun batek. Maisuaren aholkuei jarraituz, originaltasuna bilatu ordez, iraganeko pasadizo bat oroitu eta hura idaztera jartzen da: nola gaztetan, etxera ezustean itzuli eta orduko neska-laguna aurkitu zuen ohean, bi morroirekin abiadura handiko jardunean. Zenbait pertsonaia eta beste hainbat istorio txirikordatzen ditu egileak, umorez, sentsualtasunez eta literaturarekiko maitasunez gainezka egiten duten orrietan. Amaieran, gainera, Euskal Herria asteburu batean ezagutzeko gida turistiko, gastronomiko eta kultural bat oparitzen digu, olgetan nahiz benetan hartzeko modukoa.

Publizitatea
Harpidetu
Jakinarazi
guest
2 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Urnieta 49.2

Ez dut ulertzen nola ez duen oihartzun handiagorik Joxean Agirrek gure literaturazaleen artean eta pena galanta daukat “Goldsmithen ikaslea” lehenago irakurri ez izana. Bilboko 54.3 akademiakideak dioenarekin bat etorriz, esan beharra daukat literatur lan bikaina dela, harribitixia gurean eta gozatu ederra hartu dudala irakurri bitartean. Iruditzen zait, gainera, lanez lan eta urtez urte ikaragarri aberasten eta ontzen ari dela bere idazkera edo, nahiago bada, literatur egikera.

Bilbo 54.3

Beste liburu bat ekarri digu Joxean Agirrek eta betikoa esan behar dut: bere beste liburuak bezain ona dela azken hau.
Azken liburuetan gizonezko pertsonaiak dira protagonistak eta maisuki eratzen ditu Joxeanek pertsonaia horiek. Eleberri honetan bi protagonista daude: literaturari buruzko ikastaro birtual batean parte hartzen duen idazlea eta ikastaro horretarako idazten duen liburuko protagonista. Halaber, eta azken liburuan gertatu zen bezala, benetako pertsonaiak ere agertzen dira eleberrian: Kenneth Goldsmith amerikar poeta (ikastaroko zuzendaria), Joseba Zulaika, Pello Zabala, Andoni Luis Aduriz, Bittor Arginzoniz, Xabi Paya, etab.
Asko gozatu dut liburuarekin, baita Joxeanek erabiltzen duen euskararekin ere, erraza eta jasoa baita aldi berean. Horrek ahalbidetzen du irakurketa plazer bat izatea.
Beraz oso gomendagarria da liburu hau, Joxean Agirreren gehienak bezalaxe.