Rasputin eta San Petersburgoko gauak

3

Izenburua: Rasputin eta San Petersburgoko gauak
Idazlea: Joxemari Iturralde
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013

Gregori Efi movitx Rasputinek neurri berean eragin zuen San Petersburgoko hirian mirespena nahiz gorrotoa. Besteak beste, sendatzaile ospea zuen; horregatik deitu zioten tsarren palaziora, Alexis printzearen odoljarioa sendatzeko. Konturatzerako, Alexandra tsarina Rasputinen esanetara jarria zegoen. Baina enperadoreak ez ezik, hiriko aristokrazia osoa erori zen haren eraginpean; emakumeak batik bat, ezohiko intuizioari eta sexu-trebetasunei esker. Kondairak dio hiriko goi mailako dama ospetsuenek bisitatzen zutela haren logela. Gaztetan hordialdiak eta orgiak nagusi ziren sekta sekretu batean partaide izan zen, eta geroztik arau bihurtu omen zuen beretzat nahiz besteentzat bekaturik handienak egin eta eginaraztea, Jainkoaren barkamena jasotzeko.
Rasputin Errusiako Romanov dinastiaren azken urteetan ospe handiko pertsonaia eztabaidatsua izan zen. Joxemari Iturraldek, hain justu, Errusiako azken tsarraren egunak berregiten ditu eleberri honetan.

 

Harpidetu
Jakinarazi
guest
3 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Senpere 4.1

Idazleak Europak ezagutu duen garai junta haietako bat aztertzen du, Errusiako Nicolas II. tsara eta Alexandra tsarinaren gortetik ikusita. Sobietar Iraultzaren hastapenak agertzen dira -herriaren miseria gorriak eta aristokraziaren harrokeriak pizturik- eta, bere denboran, mundu baten amaieran non tsararen podereak sobietei tokia utziko dien. Garai nahasi huntan agertzen da Rasputin magoa. Iturralde saiatzen da fenomeno honen nortasuna eta gortean zeukan eragina argitzen.
Jeanne eta Esteban euskaldunak kasualitatez San Petersburgon elkartu dira, hango jende ospetsuen zerbitzuan baitira, eta handi-mandi hauen intimitatean sarrarazten gaituzte.
Iturraldek historia eta fikzioa abilki nahasten ditu istorioa Miarritzetik abiaraziz, lapurtar kostaldeko hiria errusiar iheslarien bilgune izan baitzen denbora hauetatik. Parte historikoa mamitsua da eta garai nahasi hauen irudi interesgarria emaiten digu.
Liburu honek Errusiako garai historiko horretaz gehiago jakiteko gogoa piztu dit. Gomendagarria da.

Bilbo 54.3

Liburu interesgarri eta erraza Joxemari Iturralderen hau. Rasputinen bizitza kontatzen digu bi pertsonaia euskaldunen bidez, eta historiari oso estu lotu zaio Iturralde, Rasputinen gorabeherak azaltzean.

Bestalde, liburua Ateko Bandan bilduman argitaratu da eta horrek esan nahi du helduentzako literaturaren eta gazteentzakoaren artean dagoela. Hori nabarmena da idazkeran, azkar eta erraz irakurtzen baita liburua, inolako zailtasunik gabe.

Halaber, bilduma horretan egoteagatik, agian, liburua ez dago oso ondo zainduta, akats nabarmenak aurkitzen direlako. Adibidez, San Petersburgoko kontakizuna 1905ean hasten da eta Esteban euskalduna agertzen da han. Hala ere, aurrerago, 1912an heldu zela San Petersburgora azaltzen zaigu. Beste adibide bat: Rasputinen hiltzaileen artean Dimitri duke handia dago. Liburuan honela agertzen da (Dimitri), baina momentu batetik aurrera, Demetrio deitzen dio idazleak, Dimitri izena berreskuratzeko eleberriaren amaieran.

Ondorioz, Rasputinen bizitza era atseginean ikasteko bada, guztiz gomendagarria da eleberri hau. Beste asmo bat badu irakurleak, hobe beste liburu batekin saiatzea.

Eibar 101.1

Liburu xumea eta polita. Pretensio gabeko liburua, vaina garai historiko batean murgiltzen zaituena. Idazleak irakurleengan pentsatzen du eta ez du veste euskal idazle batzuen bezala esperimentu arrarorik egiten.