Izenburua: Hitzak fosil
Idazlea: Juan Inazio Hartsuaga
Argitaletxea: Hiria
Urtea: 2011
Fosil guztiak harriak dira. Baina harri guztiak ez dira fosil. Batzuk badirudite baina ez dira. Fosilari harria irizten badiogu eta besterik ez, eman diezagukeen ia informazio guztia galduko dugu. Hitzekin ere antzeko: Guztiek ez dute ezkutupekorik, baina batzuk bai. Sarritan engainatuta gabiltza, ez dagoen lekuan setati bilatzen. Zenbaitetan begien aurrean daukagu eta ez gara ikusteko gauza. Iraganeko eta ez hain iraganeko gehiegikerien ondorioz, Mitxelena handiak erakutsitako bide estuan barrena gabiltza. Bide horretatik irten gabe jarduteko asmoz egindakoa da esku artean duzun liburuxka. Euskal fonetika historikoaren errespetuaren baitan idatzia, baina fonetikaz haratago Historia, Arkeologia, Mitologia eta Antropologiaren laguntzaz baliatzen dena hitzetatik argibide mamitsuak erauzten saiatzeko. Etimologia proposamenak batetik, baina halaber, balizko hainbat esanahi zahar eta euskararen mundu sinbolikoaren zenbait zertzelada ere. “Hutsa”-ren sinbologia euskaran, goi erdi aroko normandoen presentziaren ustezko arrastoak toponimian edota euskara eta Paleolito garaiko cro-magnon gizakien arteko loturaren erabateko froga izan daitekeena. Guztia, autoreak ohi duen moduan, erkaketan eta diziplina-artekotasunean oinarritua, ongi finkaturiko jakintzaren errespetuz baina baita ausardia beldurgabez ere.