Zangotraba

2

Izenburua: Zangotraba
Idazlea: Juan Kruz Igerabide
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2014

Eleberriko protagonistak bizitza doblea darama: aduanetako langilea da Joxe, eta detektibea Juan Fernandez, maitasun-kontuetan espezializatua. Biak dira bat eta bera? Edo hobe genuke gizakiaren sakonean murgildu eta nortasun konplexuaz mintzatu? Protagonistak bizi dituen garaiek ere ez dute laguntzen nortasun hori orekatzen. Garai zoroak, trantsizio garaiak: ametsa, ilusioa eta eldarnioa elkarrekin dantzara irten ziren urteez ari da nobela. Edurne bikotekidea, Dionisio lagun-min eta lankide, ez batak ez besteak jakingo du protagonistaren baitan irakurtzen. Azken batean, “inpostore” baten aurrean gaude: lagunen lagun bai, baina lagun desleiala. Ez da faltako poliziarekin elkar-hartze ilunik eta ETAren aurkako gerra zikinaren zipristinik. Ezta saldukeriarik ere, zangotrabarik adiskide minenak azpiratzeko.

Pertsonaia komikoa gertatzen da eta ez da falta umorerik kontakizunean. Adiskidetasuna eta traizioa tramaren muina dira.

Publizitatea

Zinema beltzaren igurtziak iIun-beltzeko atrezzo neurtua eskaintzen dio nobelari; eszenategi horretan gertatuko dira infideltasunaren unerik iradokigarrienak, zigarretaren kearen, sexuaren eta krimenaren giro patetikoan.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
2 Iruzkin
Berrienak
Zaharrenak Bozkatuenak
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Eleberri beltzeko liburua ekarri digu Juan Kruz Igerabidek eta, nire ustez, huts egin duela esan behar dut, batere sinesgarria ez delako.
Izan ere, aduana-agente bat detektibe bihurtzen da egun batetik bestera eta bi lanak uztartzen ditu inor konturatu gabe. Halaber, nahiz eta hasieran bikoteei buruzko kasuak ikertu, azkenean denetarik ikertzen du, baita gerra zikina ere. Horrek, eta pertsonaiaren baten agerpenak (Dama Beltza, adibidez) guztiz sinestezin egiten du liburua.
Idazkeraren aldetik, erraz irakurtzen dela esan behar dut, baina interesa galtzen da hasiera-hasieratik argumentua hain sinestezina izateagatik. Beraz, ez da oso gomendagarria liburu hau.

Irun 67.1

Nobela beltza, politikoa da honako hau. Irunen 1975-1981 urteko tartean kokatuta. Aduanak, ETA, sindikatuak… Erraz irakurtzen da baina zeozer gehiago falta zaio borobila izateko. Gomendagarria, gustura irakurtzen baita.