Ez lemaio. Arrasateren erreketa

0

Izenburua: Ez lemaio. Arrasateren erreketa
Idazlea: Juan Kruz Igerabide
Argitaletxea: Beta
Urtea: 2017

Izenburuak iradokitzen duen bezala, Arrasateren erreketaren garaiko istorio bat kontatzen da nobelan. Egoera historikoak ezartzen du testuingurua, oinaztarren eta ganboatarren arteko borroka latzak, baina “egia” historikoaren gainetik fikzioa gailentzen da, pertsonaien arteko harremanak, gorrotoa, maitasuna. Istorioak bi hari jarraitzen ditu, parez pare, edo elkarrekin txirikordaturik: Oinatiko Gebaratarren ibilbidea eta Aramaioko Butroetarrena, izarren patuak lotu eta parekatuko balitu bezala. Bien erdian, Arrasate, grina bortitzen gurutzebide eta, aldi berean, bake-nahiaren habia.

Harpidetu
Jakinarazi
guest
0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments