Izenburua: Euskal Herrietako ipuinak
Idazlea: Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Elena Odriozola
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2017
Ipuinak munduan bizi dira, herrialde batetik bestera mugituz, hizkunĀtza batetik bestera eraldatuz, laburtuz, luzatuz, beste ipuin batzuekin nahasiz.
Ipuinak ametsen munduan bizi dira, eta buru batetik bestera doaz, batzuetan ahantziz, beste batzuetan oroituz; emozioen eta sentipenen uretan bainatzen dira; ernaldu, eta lur zelai edo menditsuetan errotzen dira; hegan ere egiten dute, irudimenaren, memoriaren eta sormenaren airean zehar; desioen eta hitzen beroan su hartzen dute.
Ipuinak denboran hara galtzen dira, aro batetik bestera; aro baĀtzuk gogoan ditugu, idatziz jasota; beste batzuk, berriz, betiko galdu ditugu.
Pirinioen bi aldeetako euskal herrietako ipuinak dira, ikertzaileek jasoak. Batez ere Jose Maria Satrustegik Nafarroan eta Joxe Miel Barandiaranek eta Joxe Arratibelek Gipuzkoan jasotakoetan oinarritu naiz.