Izenburua: Noiz arte arrazoi
Idazlea: Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Koldobika Jauregi
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2020
Pentsamenduaren dinamita-kartutxo gisa darabil aforismoa Igerabidek, bere aleetako batean Nietzscheri leporatzen dion bezala. Dinamita ez baita beti suntsitzailea, eraikuntzaren lehen urratsa ere izan ohi da
Juan Kruz Igerabideren aurreko aforismoen liburua (‘Labur txintan’) irakurrita, esan nuen aforismo-generoa ez zela nire gustukoa eta, ondorioz, ez nuela liburu hori irakurri behar. Hala ere, aforismo-generoari beste aukera bat ematea erabaki dut eta liburu hau irakurri dut. Genero honen liburu guztiak bezala, azkar irakurtzen da, baina hotz geratu naiz, beste behin ere.
Ondorioz, ez diet liburua gomendatuko aforismoen liburuak gustatzen ez zaizkienei. Besteei beharbada bai, antzeko liburuen maila baitu.
Baina ez dut uste beste bat irakurriko dudanik.