Doneaneko alaba

1

Izenburua: Doneaneko alaba
Idazlea: Juan Kruz Igerabide
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2021

Nobela honetako narratzailearen bizialdia eta Doneaneko alabarena 36ko gerran gertaturiko pasarte latz batek txirikordatzen ditu.
Narratzaileari, unibertsitateko literatura-irakasle eszeptiko bihurtua, bizimodua aldatuko zaio Doneaneko alaba gazte poeta ezagutzen duenean; tartean, pertsonaia ugari gurutzatzen dira, fikziozkoak eta historikoak, aurrera doan bizimodu normal eta batzuetan umoretsuaren azalaren pean gerraren zauriak ezkutatu ezinik.
Maitasunak, tragediak, ezinak, bizi-pozak elikatzen ditu pertsonaiak, eta gizarte-gatazken oihartzunak sartzen dira narrazioaren zirrikituetatik, gizakiaren ondare mitologiko basatiaren errainu behin eta berrizkoak.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Liburu bikaina Juan Kruz Igerabideren azkena. Narratzaileak, unibertsitateko literatura-irakaslea denak, bere bizitza kontatzen dio iloba bati, txikia zenetik, Gerra Zibilaren garaian, erretiro garaian ebakuntza egingo ziotenera arte.
Narrazioan bere barnean gertatzen den aldaketa sakona azaleratzen da, harreman sozialak izateko bere ezintasunetik giza-sentimenduak eduki arte, hori guztia Doneaneko alabarekin harreman literario eta platonikoa hasten duenetik.
Oso ondo idatzita dago eleberri hau eta argumentua bikain harilkatuta dago. Gainera pertsonaia errealak liburuan agertzeak (Mitxelena, Oteiza, Arrue), kutsu historikoa ematen dio kontakizunari.
Beraz, biziki gomendatzen dut liburu hau.