Irati

1

Izenburua: Irati
Egileak: Juan Luis Landa eta Joxean Muñoz
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2023

Irati, komikia, izen bereko filma egiteko oinarri izan den istorioa.
Nafarroa VIII. mendean, Abderramanen (musulmanak) eta Karlomagnoren (frankoak) inperioen artean kokatua. Ximeno Azkarra Iruñeko lehen erregearen biloba Eneko Aritzaren eta Irati izeneko lamina misteriotsu baten arteko harremana Antzinarotik Erdi Arora igarotzean.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
47.24

Juan Luis Landaren beste liburu baten harira ezagun batek esan zidan zergatik ez zeuden marrazki horiek El Prado museoan. Marrazki horien antzekoak daude batez ere Iratiren 3. atalean, 113, 115, 118. orrian… Atal honetan aurreko bietan izandako gatazkak eta borrokak, korapilo liskartsu mitologiko eta historia ukituekin beteak askatzen ari dira, eta testu gutxiago dago. Alegia, Iratin ere Landaren beste liburuetan gertatua gertatu zait, irudien gozatua nagusitu zaidala beste ezeren aurrean. Komikian ez zait gertatu filmean ezagun bati suertatua, azpitituluetara jo zuela filma girotzeko soinuak elkarrizketa jaten zuenean. Eta soinuaz ari naizela, euskal komikian alde zailenetako bat onomatopeien trataera da, eta ederki atera da atakatik Muñoz jauna. Goya saridun den Muñozen hitzaurrea irakurtzea komeni, Irati behar bezala kokatzeko eta Iratiz gozatzeko. Plazerra. Eta milesker Ereini.