Izenburua: Hitzak argi
Idazlea: Juan Ramon Makuso
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2014
Elurraren zuriak dena iluntzen du
bitartean maindireak beltz geratu dira
pintzetan baina idazten dudan poesiaren euriak ez du
isiltasunaren geroa aurkitzen.
Ahaztuta neukan: elurra bizidun guztien
gainean erortzen dela eta
hilobiko lehenengo lurra dela.
Juan Ramon Makusoren Hitzak Argi poesia lana irakurri dut eta karga filosofiko handia duela iruditu zait. Adieraz daitekeenaz eta ezin adieraz daitekeenaz dihardu, hitzen esanahien mugaz, alegia. Wittgensteinek filosofian landutakoak, poesiaren eremura proiektatu ditu. Kurioso.