T (Tragediaren poza)

3

Izenburua: T (Tragediaren poza)
Idazlea: Juanjo Olasagarre
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2008

Nobela honetan indar handia dauka janzkeraz, indar arraroa, baina ez da arropaz bakarrik ari, bizitzaz ari da gehien bat. Guk geuk gidatzen dugu guere bizitza? Galdera Mendebaldeko Kulturaren erroetan dago, eta milaka literatur lan saiatu da plazaratzen eta erantzuten. Nobela honek galdera hori egin nahi du berriz ere, hemendik,gaur egungo Euskal Herritik. Erantzuna, baldin badago, norberak aurkitu behar du, jaklina.

Subscribe
Notify of
guest

3 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Gasteiz

Liburu hau gustura irakurri dut, baina beste bukaera bat espero nuen, zerbait sinesgarria (ez baitu ez hanka ez buru). Protagonista ere ez da oso sinesgarria, eta amarekiko erlazioa, adibidez, ez dagoela guztiz garatua iruditu zait. Baina Barrutia pertsonaiak nire ustez liburua justifikatzen dut, uste baitut horrelako putakume gutxi daudela gure literaturan.
Tartean sartzen dituen tragediaren gaineko apunte eta teoriek ez dutela irakurketa zailtzen esango nuke, nahiz eta askotan justifikaziorik ez dutela iruditu zaidan.

Amasa-Villabona 1.1

Tragedia edo drama
Gauza asko daude nobela honetan. Egileak dio amaitu gabeko doktore tesi batetik abiatuta tesi nobela bat egin duela, baina tesia zein den berak ere ez dakiela. Bada, irakurri ondoren, nik gutxiago. Drama-tragedia, modernoa-postmodernoa, halabeharra (patua)-oraina, arintasuna-sakontasuna, poza-nazka, horrelako hitz kontraste azko aurkitzen ditu irakurleak. Bi pertsonaia zentral daude liburuan: Barrutia irakaslea eta Terese ikaslea. Barrutia Ermuko Foruko kidea da eta Terese euskal alaba, Barrutiak deitzen dion bezala. Barrutiak darana aginte makila eta ikaslea tragedia baterantz eramaten saiatzen da. Amaiera bitxia du, ez duzulako horrelakorik espero, ez duelako funtsik. Tartean euskal gatazka ere azaltzen da, arinki bada ere. Nobela interesgarria iruditu zait, baina patxada hartuta irakurri beharrekoa. Nik behintzat erne-erne irakurri dut irakasle eta ikaslearen arteko jokoa, eta baita tragediari buruzko saio zatiak ere. Baina, amaieran, atzera begiratuta, hutsune handi bat sentitu dut, liburuaren haria galtzen denean gertatu ohi den bezala.

Bilbo 54.3

Asko gustatu zait Olasagarreren azken eleberria, Barrutia pertsonaiari esker, batez ere. Benetan putakumea da eta batzuetan ia atsegin bihurtu zait. Egia da, Gasteizkoak esan duen bezala, Barrutia eta Tereseren amaren arteko harremana garatu gabe geratu dela. Zergatik hainbeste gorroto? Azkenean lortzen dugu aita eta Barrutiaren artean zer gertatu zen jakitea, baina amarekin zer?

Beste aldetik, tragediari buruzko tesiaren zatiak astun gertatu zaizkit. Irakurri ditut, bai, baina agertuko ez balira istorioa berdin garatuko litzateke.

Laburbilduz, liburu ona, baina maisulana izan liteke.