Poz aldrebesa

4

Izenburua: Poz aldrebesa
Idazlea: Juanjo Olasagarre
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2017

Bi gizonezkoren bizimodu gorabeheratsua kontatzen du Juanjo Olasagarrek bere hirugarren nobelan: amodioa, lagunartea, politika. Telebistako kazetaria da Axi Iminizaldu eta Boletin Ofizialaren itzultzailea Joseba Aldaz. Hemeretzi urte daramatzate bikote izaten, eta sexu gutxiko bolada bat pasatzen ari dira. Fideltasunaren eta leialtasunaren artean diferentzia egiten badakite, baina egia esatearen eta egia ezkutatzearen artean dagoen tarte txikia amildegia bilaka liteke une kritiko batean.

Subscribe
Notify of
guest
4 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Ustekabe handia izan zait Juanjo Olasagarre azken liburua. Aitor Aranarean libururen bat izan ezik, ez dut topatu euskal literaturan homosexualen arazoak hain era gordinean kontatzen dituen libururik.
Oso luzea da liburua (416 orrialde) eta ez da erraza irakurtzen, oso esaldi luzeak, makina bat mendeko perpaus eta nafarrerazko hitz asko erabiltzen dituelako Olasagarrek, baina lau egunean irentsi dut liburua, irakurketa eten ezinik.
Maisuki harilkatuta dago Joseba eta Axiren bizitza, nahiz eta istorioa atzera eta aurrera etengabe joan, eta amaiera ere oso duina izan da.
Beraz, biziki gomendatzen dut liburu hau.

Andoain 25.4

Poz aldrebesa:
Liburuaren izenburua hor bada ere, ez dut uste poza denik transmititzen duena.Gaia interesgarria iruditu zait: bikote homosexual baten amodio eta sexu gora beherak zehazten ditu. Bietako bat gaixotu denean besteak haren zaintzaren ardura hartu behar du. Kontakizunak zaintza lan horrek sortzen dizkion buruhauste eta bakardade sentimenduak xehetzen ditu. Puzle moduan dago idatzia, baina denboran atzera-aurrera egite hori ez zait beti ulergarria suertatu. Bukaerako kapituluetan gozatu dut gehien, suspentse puntua ere agertu denean. Kontalariak egiten dituen hausnarketa asko erakargarri egin bazaizkit ere, zenbait ideia behin eta berriro errepikatzen dira eta horrek korapilatu egiten du testua. Liburu gomendagarria, baina tarte eta arlo batzuetan huts egiten duena, nire iritziz.

Gasteiz 9.5

Ze liburu original eta interesgarri izkiriatu duen Juanjo Olasagarrek. Originala, bai, testu horren pertsonaia nagusiak bikotekide homosexuala osatzen dutelako eta hori ez oso ohikoa euskal literaturan. Izan ere, ez nuen antzeko zerbait euskaraz irakurri orain arte. Interesgarria, ez bakarrik argudio honengatik, ezpada lekuak zein pertsonaiak oso ongi landuta daudelako. Eleberria Axi eta Josebaren lehenbiziko topaketarekin hasten da Bilboko parke batean, Artxandan hain zuzen ere. Handik aurrera bikote bihurtzen da, baina 20 urte igaro eta gero Axiri bihotzekoak ematen dionez, memoria galtzen du. Hori dela eta Josebak hausnarketa ezkorregiak egiten ditu. “Bizitza zentzurik gabea iruditzen zait, leku huts bat bezalakoa” (95.orr); edo “Munchen Garrasik pinturaren irudia etorri zaio gogora”, (97. orr.); edo “Bizitza injustua da” (12. atala). Nabaritzekoa da hainbat deskribapen poetiko daudela. Adibidez, 150. orrialdean honakoa irakur daitek: “Hiriaren argiek halako itzal-argi fantasmala eransten zuten zuhaitzen artekoari”. Gure protagonistak bai Iruñetik bai Bilbotik ibiltzen dira; bata itzultzailea da, besteak ETB1-en egiten du lan. Horregatik, Felix Linares, Almudena Cacho eta Fermin Etxegoien bezalako kazetari ospetsuak agertzen dira eleberri honetan. Laburbilduz, asko gozatu dut ‘Poz aldrebesa’ irakurtzen, egitura asko ikasi ditut estiloaren aldetik. Gainera, nire aburuz, liburuaren mezua baikorra baino baikorragoa da: Bukaeran, Josebak Axiren sentimenduzko egoera eta burmuinaren narriadura onartzen ditu. Horrek poz aldrebesa esan nahi du berarentzat. P.S.Adi egon Gasteizen bizi direnak! Ekainaren 29an Iban Zalduak antolatutako irakurleen klubean ‘Poz aldrebesa’ –z mintzatuko dira.

Aitor

Ba niri originala bai iruditu zaidala. Gasteiz 9.5ek bezala, neuk ere ez dut orain arte irakurri, ez nuke esango gai homosexualitatearen gaia lantzen duen libururik euskaraz; bai ordea pertsonaia homosexual naten ikuspuntutik idatzitakorik. Gainera, oso nabarmena da idazleak duen mundu honen ezagutza, barru-barrutik gainera, oso ongi azaltzen baititu harreman eta afektibitate homosexualak.
Baina hori alde batera utzita, oso-oso liburu aspergarria iruditu zait, zaila jarraitzeko, astuna, etengabeko atzera-aurrera joan-etorriekin …
Beste inpresio bat eman didaten orainean; hau da, Axi gaixotuta dagoen garaian kokatutako atalak. Hunkigarria da Josebak bere lagunaz sentitzen duen kezka, mina, itxaropena …. Bereziki polita 11.kapitulua. Baina gainontzekoa ez dut batera gustuko izan.