Izenburua: Eroriaren logika
Idazlea: Juanra Madariaga
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2009
Norbaitek bizitzaren zuloa askatu eta
hustasunean puntu kromatikoa eraiki du.
Dena arrazoituz apurtu nahi ditut
patuaren alanbreak, borrokatu,
gero eta hutsalagoa izan arren.
Ez dut ezer ere egin baina
itxituraren barruko zerbaitek
krak egin duela barrundatu dut;
nire ordena okerra okerragotu da.
Honelako zerbaitek hustu ditu begietako errekak
eta kalamitatearen tiroak
erabat hondatu dizkit saihetsak.
Mahai gaineko argazkia begiratu dut:
biok agertzen gara.
Orain argazki horretan
bi gauza daude soberan.
Zortzigarren poema liburua du hau Juanra Madariagak eta alegoria bat egiten dio, izenak berak esaten duen bezala, eroriaren logikari. Juan Ramon aspaldi hasi zen poesia idazten, eta nik poematologia transzendentalista batean kokatzen dut. Gainera, bere lehenagoko liburu batzuk irakurri eta gero esan beharra daukat nire gustukoa dela eta oso atsegina egiten zaidala horrelako poemak irakurtzea, umiltasunaren eta noizbait eroriaren eta erortzearen arrazoiak lantzen eta poemetan jartzen egiten duen lanagatik.