Izenburua: Zukafukamusuka
Idazlea: Judit Ruiz de Munain / Patxi Zubizarreta
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2017
Zukafukamusuka hiru lagunen elkarlanetik jaiotako lana da: Judit Ruiz de Munain, Jokin Mitxelena eta Patxi Zubizarreta. Izenburua bera bezain ausarta, sentsuala eta iradokorra da liburu hau; egunerokotasunari itzuri egiteko antidotoa duzu eskuartean, eragozpenik gabeko plazera bilatzeko errezeta. Gizakiaren pultsiorik menderakaitzenak beldurrik gabe bizi dituzte orriotako protagonistek eta Jokin Mitxelenak bulkada indartsu horiek grabatzaile japoniarren shunga generoko marrazkiekin maisuki irudiztatu ditu. Literalki «udaberriko irudi» esan nahi du shunga hitzak eta udaberrian natura nolakoa den, horrelakoak dira liburu honetako testu eta irudiak, oparoak, umelak basatiak eta jostagarriak.