Izenburua: Tratactus
Idazlea: Jule Goikoetxea
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2014
Akuri polit hori,
ni lerrotuta baizik
ez naiz existitzen
eta nire misioa
kaosa zeharkatzea da
identitatea ezarri eta
absurdoa biribiltzea,
zure gisako ugaztunek
jarrai dezaten
zentzuan bizi eta eternoki
egietara jolasten.
Zu norabidetzea
eta gero galbideratzea da,
kreatura eder hori,
nire misioa.
Oreka nahi baduzu
agonia eta kontraesana
eman beharko dizkidazu,
ezer ez emanda
ezereza itzuliko zaizu
ezin baitut, kume panpox hori,
ezin beti posizio bakar
eta berberta izan.